Aretxabaletak irabazi egin du ligako hirugarren jardunaldia, eta dagoeneko zazpigarrena da sailkapenean, hainbat taldekiderekin berdinduta. UDAko mutilek oso partidu txukuna egin dute, eta nahiz eta lehenengo kolpea Amorebietak eman duen, etxekoak partiduari buelta emateko gauza izan dira. Aipatzekoak Gotzon Urtzelai eta Ruben Leonardo, taldeari eusten zelai erdian lan galanta egin dutelako, eta erasoan Imanol Rodriguez izan da protagonista, bi gol eginda.
Kontuan izan Aretxabaletak Realaren zelaian jokatuko duela eguaztenean, hilak 23, 20:00etan.
Ohorezko ligari dagokionez, jardunaldi negargarria gure ordezkariendako. Mondrak etxean galdu Pasajesen kontra (1-3). Eta, etxetik kanpora Aloñak eta Bergarak ere galdu. Aloñak 0-2 Zarautzen –azken unean jaso dituzte bi golak–, eta Bergarak 1-2 galdu du Ordizian.