Azokaren hastapenetan azokaren sustatzaileetako bat izan zen Jesus Atxa, eta hori aitzakia hartuta omenduko dute. Berarekin batera, Xalbador Solargi ere izango dute gogoan. Maiatza aldizkari eta kultur elkartearentzat izango da Gerediaga elkarteak ematen duen Argiozaiola saria, eta Eva Forest idazle eta editorea ere omenduen artean egongo da.
Jesus Atxa
Jesus Atxa pasa den urriaren 23an hil zen Iruñean 87 urte zituela. Aretxabaletan jaioa, Kolonbiara alde egin zuen gerra garaian Filosofia eta Letretan lizentziatuz. Ikastolen bultzatzaile garrantzitsua izan zen, eta hala, Aretxabaletako bertako ikastola sortu zuen, baita Nafarroako ikastolen mundua sustatu ere. 1967ko abuztuan euskaltzain urgazle izendatu zuten, eta 1998 apirilean aldiz, ohorezko euskaltzain.