Jarri dute giza eskubideen aldeko eskultura Iturrizar plazan

Mirari Altube Arrese 2010ko mar. 10a, 11:35
Gaur goizean, 09:00ak inguruan, jarri dute eskultura Deba ibaiaren beste aldean dagoen Iturrizar plazan. Inauguratze ekitaldia, ostera, egubakoitzean izango da.

Iñigo Arregi eskultore arrasatearrak egindako lanak ia hiru metro dauzka eta ezaugarri oso bereziak dituen korten altzairuan eginda dago; hala bada, herdoilduta geratuko da. Giza eskubideak gai hartuta sortu du eskultura baina azalpen gehiago ezin duela eman esan zuen eskultoreak: "Ez da figuratiboa, ez abstraktua; sujerentziak daude".

Udalbatzak orain dela urtebete erabaki zuen eskultura batekin omentzea giza eskubideen urraketak jasan dituzten guztiak: "Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren defentsaren eta sustapenaren aldeko konpromisoaren adierazle moduan eta eskubide urraketak jasandako guztiei omenaldi, ordain, errespetu eta aitortzaren sinbolo moduan jarriko da eskultura".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak