Jaietako horma-irudia eta esaldiak aukeratuta

Iker Barandiaran 2007ko uzt. 9a, 12:09
Udaleko Kultura Sailak aukeratu du Andramaixetako horma-irudia; eta Prebentzio Sailak jaietan erabiliko dituzten hiru esaldiak.

Jokin Carrillo arrasatearrak irabazi du Andramaixetako horma-irudi lehiaketa. Hala, Carrillok 300 euro eta oroigarria jaso ditu Udalaren eskutik. Zortzi horma-irudi aurkeztu dituzte lehiaketara.


Bestalde, Prebentzio Sailak jakinarazi du jaien egitaraurako aukeratu duten esaldia honako hau dela: Andramaixak herrixen; jaiak eta euskara agerixen, juergie eta ligiak neurrixen, zahar edo gazte izan, zure zain gauz abuztuen erdixen. Horren egileak Aitor Irure eta Mirari Aiastui dira.

39 esaldi aurkeztu dituzte lehiaketara, eta aipatutako esaldiaz gain, beste hiru esaldi saritu dituzte; honako hauek: Bat, bi, hiru, lau, Andramaixetan ezin ligau; Gauean sanba, goizean salda eta Zuk bai jakin: Andramaixetan gurekin.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak