Jai jendetsua eta 'ferixa' arrakastatsua

Miren Manias 2010ko ira. 26a, 21:28
Egubakoitzean erretiratuei eskainitako luntxarekin eta dantzaldiarekin hasiera eman zieten jaiei aretxabaletarrek. Udalak herriko jubilatu guztiak omendu gura izan zituen San Migel jaiak zirela aprobetxatuta. Hala, Basotxo tabernan mokadutxoa eman zuten eta erretiratuen abesbatzak hainbat kantu abestu zizkieten. Jatekoaren ondoren dantzaldia ere egin zuten.

Artisau feria eta herri kirolak

Zapatuan herriko txistularien doinuekin esnatu ziren herritarrak. Jarraian, Durana kaleak hartu zuen jai giro nagusia, izan ere, urteroko artisau ferixak eta azoka biologikoak aretxabaletarren ikusmina erakarri zuten. Goiz partean eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, eguerdiko eguzki izpi lotsatiekin jendetza ibili zen azokaren bueltan. Jai giroa eta herritarren motorrak berotuta, herri bazkariak ez zuen harrera txikiagoa izan. “Aurtengoan iazkoan baino jende gehiago dabil”, azaldu ziguten.

Domekan herri kirolekin eta Aretxabaleta Abesbatzarekin agurtu zituzten ospakizunak. Inazio Garro alkatea “pozik” azaldu zen festak emandakoarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak