Iturriondo parkean egindako lanak aurkeztu dituzte

Mirari Altube Arrese 2009ko eka. 4a, 17:05
Orain dela sei bat hilabete bukatu zuten Iturriondo parkea txukuntzen baina horren berri eman barik zeukaten. Horregatik, lanak egin dituen Basoa fundazioko presidente Jorge Askasibar eta dirua jarri duen Kutxako ordezkari Mikel Irizar elkartu dira, lanen nondik norakoak azaltzeko.

Arkarazo auzora bidean eskuma aldera dago Iturriondo parkea. Eta orain Urkulu urtegira joateko bidea dago bertatik. Basoa fundazioak berreskuratu egin du Urkulura joateko bigarren bide hori –Bainetxe industrialdetik gora, Bolinagatik Areantza auzora–: "Oso bide polita da, iturri bat ere berreskuratu dugu, eta Iturriondo parkeak, zuhaitz eta zuhaixka askorekin, balio erantsia ematen dio", jakinarazi zuen Askasibarrek. Horregatik Iturriondo parkearen bultzatzaile izan ziren Anjel Loidi eta Jose Mari Sarasua eskertu zituzten elkartutakoek.

Kutxaren izenean etorri zen Mikel Irizar pozik azaldu zen lankidetzan egindako proiektuarekin: "Ingurumena zaintzeko lehenengo ezagutu egin behar da. Horregatik kaletarra naturara hurbildu behar da", esan zuen eta gaineratu, kontzientzia ekologikotik ekintzara pasatzea dela hurrengo egitasmoa. Lanen kostua 40.954 eurokoa izan da eta Kutxak beregain hartu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak