Istripu bateko lekukoen bila dabil Ertzaintza

Usoa Agirre 2007ko urtarrilaren 9a

Joan den astelehenean, hilak 8, istripua izan zen Santakurtz eta Basabe kaleen arteko bidegurutzean, 14:30ak aldera. 4 x 4 ibilgailu batek eta ziklomotor batek egin zuten talka. Ziklomotorra gidatzen zuen gaztea zauritu egin zen eta bere ibilgailuak kalteak jasan zituen. Talka izan eta gero 4 x 4 ibilgailuak ihes egin zuen. Ertzaintza istripua ikusi zuten lekukoen bila dabil. Kolaboratu nahi dutenek Bergarako ertzain etxera jo dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak