Euskal Herriko eta bereziki, inguruko basoetan aurki daitezkeen moten gaineko azalpenak emango ditu Lanzaluzek, liburu eta diapositiben bidez. Horretaz gain, ikastaroan parte hartzen dutenen artean sor daitezkeen zalantzak argituko ditu. Loramenditik esan dute edonor joan daitekeela ikastarora eta dohain dela.
Mus txapelketa
Bestalde, zapatuan, urriak 11, mus txapelketa antolatu du euskara elkarteak. Eguzki-Alde elkartean hasiko da norgehiagoka, 16:00etan. Ordubete lehenago hasiko dira partaideen izenak hartzen, 15:45ak arte.