Irizpideak ezarri dituzte familia ugariei kirol etxeko tasa murrizteko

Mirari Altube Arrese 2007ko ots. 15a, 13:15

Herriko familia ugariei kirol etxeko tasetan eskaintzen dien diru-laguntzak arautu gura zituen Udalak, eta dagoeneko ezarri du irizpidea: familiaren diru-sarrera gordinak.

Ongizate saileko zinegotzi den Iñaki Sanz-Azkunagaren esanetan helburua da kirola leku estalian egin gura duen edozeinek aukera izatea tasak traba izan barik. Orain arte %50eko murrizketa egiten zieten familia ugari guztiei, baina zinegotziaren arabera, ez zegoen irizpiderik laguntzak emateko orduan eta diru-sarrera gutxien zuten familiak baztertu xamar geratzen ziren.

Hona ezarri dituzten baremoak:

Irabazi gordinak                      Laguntza
17.000 euro baino gutxiago         %100   
26.000 euro baino gutxiago          %80
35.000 euro baino gutxiago          %60
45.000 euro baino gutxiago          %40
60.000 euro baino gutxiago          %10

Eskaera udaletxeko Ongizate sailean egin behar dute interesatuek, eta baimena eman beharko diete sail horretako langileei Aldundiak dituen familiaren diru kontuak begiratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak