Irakur maratoia egin dute gaur Kurtzebarri eskolan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko api. 2a, 18:35
Literatura astea ospatu dute asteon Aretxabaletako Kurtzebarri eskolan. Hainbat joko eta jolas egin dituzte liburuaren inguruan ikastetxeko neska-mutikoek. Gaur, apirilak 2, haur liburuaren nazioarteko eguna dela aprobetxatuz, irakur maratoia egiten dabiltza. Dagoeneko 18. urtea da Kurtzebarrin maratoi hau ospatzen dutena.

Mailaka, literatura genero ezberdinak landu dituzte asteon, eta gero erakusgai jarri dituzte egindako lanak. Gainera, Jesus Mari Olaizola Txiliku idazlearen bisita izan dute.

Irakur maratoia

Gaur, apirilak 2, haur liburuaren nazioarteko eguna dela aprobetxatuz, irakur maratoia egiten dabiltza. Hans Christian Andersen idazlea jaio zeneko urtemuga ospatzen da gaurko egunez. Dagoeneko 18. urtea da Kurtzebarrin maratoi hau ospatzen dutena. Egunari amaiera emateko, 18:00etan amaiera ekitaldia egingo dute; hainbat bertso eta ipuin irakurtzeaz gain, aurten erretiroa hartuko duen Txaro Urrutia andereñoari omenaldi txikia egingo diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak