Realari aurpegia erakutsi eta puntu bat lortu zuen gazteen liga nazionaleko taldeak

Mirari Altube Arrese 2010ko ots. 21a, 18:00
Reala hartu zuten etxean gazteen liga nazionaleko aretxabaletarrek zapatu ilunkaran eta partidu gogorra izango zela jakinik baloi guztiak borrokatzera atera ziren etxekoak. Hala, berdinketa lortu zuten (1-1), nahiz eta hainbat aukera izan Realak bukaeran garaipenaren gola sartzeko.

Indartsu ekin zioten norgehiagokari eta aukera bana izan zituzten bi taldeek hasi orduko. Lehenengo zatian ez zuten aparteko jokaldirik egin Realekoek baina segituan erakutsi zuten arriskutsuak zirela kornerrak ateratzerakoan eta faltak botatzerakoan. Hala, 10. minutuan falta indartsua jaurti zuen Kodrok eta zuzenean langara joan zen baloia.


Etxekoek ere izan zituzten hainbat aukera, baina ez zuten asmatu Castellanosen ate aurrean. 25. minutuan aukera izan zuen Jonanek ezker aldetik baina jaurtiketa kanpora joan zitzaion. 30. minutuan falta adierazi zuen epaileak Realaren alde eta Ibairi txartel horia atera. Falta justu-justu urrundu zuen Ikerrek eta kornerra ateratzerakoan iritsi zen gola. Ibai saiatu zen ate barrutik ateratzen baina buruarekin ukitu eta barrura. 39. minutuan, ostera, min hartu zuen Otxanek belaunean eta zelaia utzi behar izan zuen.

Berdinketaren gola

Bigarren zatia hasi orduko aukera izan zuen UDAk eta gola 60. minutuan iritsi zen. Kornerra atera eta urrundu egin zuten Realekoek baina argi zeuden etxeko jokalariak eta Ibaik barrura bidali zuen. 


Berdinketa eta gero Realekoak suspertu egin ziren, eta kosta ala kosta irabaztea gura zuten. UDAkoak, ostera, nekatzen hasita zeuden eta aukeraren bat edo beste izan arren nahikoa lan izan zuten puntuari eusten. 70. minutuan, esaterako, ate barrutik atera zuen baloia defentsak eta bera ere sinistu ezinik zegoen. 73. minutuan bigarren txartel horia atera zion epaileak Ibairi. Hutsune handia utzi zuen horrek zelaian, eta Realekoak gola lortzeko aprobetxatu gura izan zuten baina ez zen iritsi, zaleen pozerako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak