Mankomunitatearen eskutik zaborraren gaineko erakusketa iritsiko da eta urtarrilaren 7tik aurrera jarriko dute ikusgai. Birbira taldeak egindako lanak izango dira, eta bost multzotan banatuta egongo da erakusketa materialaren arabera: edukiontzi orokorrera botatako gauzekin egindakoak, paperaren edukiontzira botatakoekin egindakoak, edukiontzi horikoekin egindakoak, beirarekin egindakoak eta Birbira izeneko edukiontzian dauden materialekin egindakoak.
Adituen eskutik berbaldiak
Bestalde, urtarrilaren 14an hasita berbaldi saioak izango dira hiru eguaztenetan Arkupe kultura etxeko Zaraia aretoan. Filma eskainiko dute lehenengo eta gero berbaldia egongo da aditu batek bideratuta. Hona egitaraua:
- Urtarrilak 14 (19:00): Zor ekologikoa
Dokumentalak: Nor nori zor eta Plantando carbón cosechamos miseria
Hizlaria: Iñaki Barcena (euskaraz)
- Urtarrilak 21 (19:00): Klima aldaketa
Dokumentala: Reclain Power
Hizlaria: Carlos Alonso (gazteleraz)
- Urtarrilak 28 (19:00): Energia, petrolioa
Dokumentala: Crudo despertar
Hizlaria: Martin Mantxo (euskaraz)