Ekologistak Martxan taldearekin batera antolatutako lehen saioa Iñaki Barcena adituak gidatu zuen hilaren 14an eta zor ekologikoaren gainean jardun zuten filma ikusi ondoren. Herritar gutxi elkartu zen emanaldian, baina eztabaida interesgarria sortu zen guztien artean bukaeran.
Ingurumen Sailaren helburua horixe da, ingurumenaren gaineko eztabaida sortzea herritarren artean, eta daukagun bizi maila eta ohituren gaineko hausnarketa bultzatzea. Horretarako beste bi gai landuko dituzte datozen eguaztenetan (19:00) Arkupe kultura etxeko Zaraia aretoan Ekologistak Martxan taldeko kideekin: hilaren 21ean, klima aldaketaren gainean jardungo du Carlos Alonsok eta hilaren 28an, petrolioa eta energia izango ditu berbagai Martin Mantxok.
Birziklapena ikusgai
Bestalde, kultura etxeko erakusketa aretoan birziklapenaren gaineko erakusketa dago hil osoan. Birbira talde nafarrak egindako Birziklatuz sortu erakusketak hondakinen gaineko hausnarketa bultzatu gura du.