Ingurumen Hilabetea izango da urtarrila

Mirari Altube Arrese 2009ko urt. 9a, 11:07
Ingurumen Hilabetea antolatu du Ingurumen Sailak gaurkotasuna duten hainbat gaien gaineko hausnarketa eta eztabaida sortzeko asmoarekin. Mankomunitatearen eskutik 'Birziklatuz sortu' izeneko erakusketa dago ikusgai hil osoan Arkupe kultura etxean eta Zine Ekologikoa antolatu du Udalak hiru eguaztenetan emateko.

Birbira talde nafarrak birziklatutako hondakinekin egindako erakusketa jarri dute Arkupe kultura etxeko erakusketa aretoan. Helburuetako bat da zabor moduan botatako gauzen erabilgarritasuna erakustea eta ondorioz, hondakinak murriztea. Bost multzotan banatuta dago erakusketa materialaren arabera: edukiontzi orokorrera botatako gauzekin egindakoak, paperaren edukiontzikoekin egindakoak, edukiontzi horikoekin egindakoak, beirarekin egindakoak eta Birbira izeneko edukiontzian dauden materialekin egindakoak. Antolatzaileen asmoa da hondakin kontzeptuaren gaineko hausnarketa bideratuz sormena lantzea.

Film emanaldiak eta eztabaida

Ekologistak Martxan taldearen eskutik, ostera, Zine Ekologikoa egongo da urtarrileko hiru eguaztenetan. Gaiaren sarrera egingo dute adituek lehenengo eta gaiaren gaineko filma ikusitakoan eztabaida gidatuko dute gero. Joxe Anjel Antxia zinegotziaren esanetan gai oso interesgarriak dira guztiak, ingurumenarekin ez ezik, etorkizunarekin eta bizi dugun krisiarekin zerikusi zuzena dutenak.

Hona egitaraua:

Urtarrilak 14 (19:00)
Gaia: Zor ekologikoa
Filmak: Nork nori zor eta
Plantando carbono cosechamos miseria
Hizlaria: Iñaki Barcena (euskaraz)

Urtarrilak 21 (19:00)
Gaia: Klima aldaketa
Filma: Reclain Power
Hizlaria: Carlos Alonso

Urtarrilak 28 (19:00)
Gaia: Energia-Petrolioa
Filma: Crudo despertar
Hizlaria: Martin Mantxo (euskaraz)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak