Inazio Galdos, Indian bizi den jesuita: "Hezkuntza da garapenerako bidea"

Mirari Altube Arrese 2010ko uzt. 7a, 15:22
Indian 59 urte daramatzan Inazio Galdos jesuita aretxabaletarrak berbaldia eskainiko du bihar, hilak 8, Arkupen (19:00). Gujerat eskualdean bizi diren adivasiek nekazaritzan eta hezkuntzan izandako bilakaeraren berri emango du.

20 urterekin joan zen Indiara Inazio Galdos eta Bombay hiritik 300 kilometro iparraldera dagoen Gujerat estatuan bizi da ordutik, adivasi leinukoen artean. 59 urtean hobera egin duela Indiak dio, sasoi bateko goseterik ez dutelako, behintzat euren zonaldean. Horren atzean lan handia dagoela argitu du eta lan hori egiteko hemengo laguntza izan dutela, bai Aretxabaletako Udalarena, bai Hiruatx elkartearena. Jasotako laguntzak hiru kontutara bideratu dituzte: iraultza berdea, nekazaritza garatzeko; iraultza zuria, esne produkzioa hobetzeko; eta hezkuntza lantzeko. Izan ere, argi dauka "hezkutza barik ez dagoela garapenik" eta ahalegin handia egin du eskolak abian jarri eta behar bezalako ikasketak jaso ditzaten bertako umeek. Horren guztiaren berri emango die bihar aretxabaletarrei Arkupen (19:00).

Laster itzuliko da Indiara, han jarraitu gura duelako lanean "hil arte". 79 urte beteko ditu hil honetan baina ez du erretiroan pentsatu osasuna lagun du-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak