Inaxio Garro da Aralarren zerrendaburua

Mirari Altube Arrese 2007ko api. 19a, 14:56
Aretxabaletarra da, 43 urte ditu eta bi alaba. Ez du sekula politika arloan lan egin, baina ilusioz heldu dio aurrean jarri dioten erronkari. Bukatzeko dagoen legegintzaldiaren balorazioa ere egin zuen Xabier Sarasua zinegotziak atzo iluntzeko aurkezpenean.

Sarasuak esan zuen ez dela batere legegintzaldi samurra izan, baina pozik daudela zintzo jokatu eta herriarendako lan egin dutelako. Lorpen interesgarriak izan baditu ere legegintzaldiak –kultur etxe berria, bidegorria, gaztelekua…– "akats asko egon dira, gehiegi" esan zuen: ez legegintzaldirako inbertsio planik, ez herritarren parte hartzea bideratzerik, ez Udal kontuen informaziorik, ez elkarlanik… Eta galdera bota zuen legegintzaldi berrirako erronka gisa: duela 4 urte baino herri biziagoa ote da gaur?


Gogotsu eta ilusioz
Inaxio Garro Iturrospe aurkeztu zuten maiatzaren 27ko Udal hauteskundeetarako zerrendaburua. 43 urte ditu eta bi alaba. Gogotsu eta ilusioz azaldu zen Garro, eta taldeak ere ilusioa, freskotasuna eta etorkizun luzea duela aipatu. Errespetua behar dela oinarri, eta gogoa eta borondatea izanda hasi behar dela lanean gaineratu zuen. Hala "ezkerretik datorren aldaketa behar du herriak", eta jarrera irekiak izanda herritarrenganako hurbiltasuna bilatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak