Kirol etxe berriaren planoak erakutsi dizkiote Udal gobernuko kideek eta kirol eta hirigintza teknikariek. 10 milioi inguruko aurrekontua duela ere jakinarazi diote, eta behin betiko proiektua martxo inguruan onartu, eta lanak hasi gura dituztela. Galdosek erantzun die Aldundiko plan bereziaren barruan sartu izan dituztela halako proiektuak, eta martxo-apiril inguruan onartuko dutela aipatutako planaren aurrekontua.
Egoera eskasean
Proiektu berria ikusi ostean, oraingo kirol etxea ezagutzera joan da Galdos. Dagoeneko 20 urte ditu, eta 1975 inguruan eraikitako frontoi bat estalita egin zuten. Egoera benetan eskasean dagoela jakinarazi diote: teilatuko uralita zatiak zintzilik, igerilekuko kale bat itxita sabaia jausiko delakoan… Eta berria lehenbailehen behar dela gaineratu dute agintari zein teknikariek.