Imanol Ramos Espainiako gazteen areto-futboleko txapelketan

Maider Arregi 2007ko martxoaren 29a

Martxoaren 21 eta 25a artean egon da jokoan Galizian gazteen areto-futboleko txapelketa. Bertan izan da Imanol Ramos, Euskadiko selekzioko atezain moduan. 3 partidu jokatu ditu euskal selekzioak orotara, eta emaitzak nahiko kaxkarrak izan diren arren, primerako esperientzia izan dela aitortu dio Goiena Telebistari. 19:45eko albistegian izango duzue ikusgai elkarrizketa.


Imanol Ramosek, 19 urte ditu eta duela urte t'erdi hasi zen areto-futbolean jokatzen futbola utzi ostean. Eskoriatzako areto-futboleko taldean jokatzen du, eta helburu moduan  sailkapenean gora egitea dute eskoriatzarrek.

Euskal Herrian baina, areto-futbola, futbolaren itzalpean dago, eta Imanol Ramosek esan digun moduan, beste erkidego batzuen mailarekin alderatuz gero, igarri egiten da hori.

Aurrera begira, uda inguruan gazteen areto-futboleko Euskadiko selekzioak uda partean beste txapelketaren baten parte hartuko du. Imanol Ramosek ez daki ordurako deituko duten, baina gogo faltagatik, ez da izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak