Ilusioa nagusi Haur Dantzarien egunean

Maider Arregi 2010ko mai. 30a, 19:29
Urduritasuna alde batera utzita, Oñati, Soraluze, Arrasate eta Aretxabaletako 200 bat haur dantzarik, erakustaldi polita eta hunkigarria eskaini zuten Herriko Plazan domekan.


Euriaren mehatxuari aurre eginez, kolorez jantzi zen domekan Aretxabaleta. 200 haur dantzari pasatxok ikustaldi polita eskaini zuen guraso, lagun eta senitartekoen aurrean. Urduritasunak alde batera utzita, Leizarra taldekoak irrikaz zeuden plazara noiz irten. "Asko entseatu dugu eta. Oso ondo pasatzen dugu eta gainera lagunak egiten ditugu".
Loramendi Dantza Taldearen erreleboa Leizarra musika eskolak hartu du aurten. Mariatxen Urkia, Leizarra taldeko kideak pozik azaldu da Haur Dantzarien Egunak izandako harrerarekin: "Gogor egin dugu lan ekitaldi hau berreskuratzeko eta aurrera ateratzeko. Gurasoen parte hartzea handia izan da eta benetan, pozik gaude izandako harrerarekin".

Datozen hitzorduak

Jarraian dituzue dantzari gaztetxoak batuko dituzten hitzorduen berri: Soraluzen, ekainaren 6an, Arrasaten, ekainaren 20an, eta Oñatin, irailaren 19an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak