Ilan Wolff argazkilariarekin egin dute ikastaroa hainbat ikaslek

Mirari Altube Arrese 2008ko eka. 19a, 13:01
Kutxa fundazioak antolatuta Kurtzebarri eskolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoek ikastaroa egin dute Israelgo Ilan Wolff argazkilari ospetsuarekin.

Camera Obscura izena duen teknika erabili dute argazkilaria lagun, eta horren inguruan egindako ariketek izugarrizko arrakasta izan dute. Ikasleen lanak ikusgai egongo dira argazkilariaren lanekin batera Donostiako Kubo-Kutxa erakusketa aretoan ekainaren 29a arte.

Munduko argazkirik handiena

Ibilbide luzea du Wolffek: Israelen, Holandan, Frantzian, Estatu Batuetan… Eta hilabeteotan Donostian dabil. Kamera ilun batekin zelan atera argazki handiak erakusten ibili da ikasleei. Horretarako bere furgoneta erabiltzen du, eta haren asmoen artean dago munduko argazkirik handiena egitea (30 metro) Groseko hondartzan, ilargipean.

Bai Kurtzebarriko ikasleen artean, bai familietan oihartzun handia izan du ikastaroak: "Halako esperientziak dira benetan memorian gelditzen direnak", esan dute irakasleek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak