Ikuskizunez gainezka dator uztaila Arkupera

Mirari Altube Arrese 2008ko uztailaren 4a

Egitarau dotorea gertatu du Kultura Sailak uztailerako, eta Arkupe kultura etxean izango dira ekitaldi gehienak

Hona egitaraua:

Erakusketa, uztailak 1etik 31ra (11:00-13:00 eta 18:00-20:00)

Kantauriko Koloreak argazki bilduma

Txomin Rivera urpeko argazkilari adituarena da, tarteka National Geographic aldizkari ospetsuan kolaborazio lanak egin izan dituen errenteriarrarenak. Kantauri itsasoko argazkirik dotoreenak ditu ikusgai, 32 hain zuzen.

Ikus-entzunezkoak Zaraia aretoan (eguenetan, 19:30)

- Uztailak 10, Vietnamen zehar diaporama aurkeztuko du Amaia Belokik, eta bizikletan egindako bidaia gerturatuko die ikusleei.

- Uztailak 17, Budang la montaña magica eskainiko du Yoo Ching-ek. Txina erdian dagoen gunea da Budang, eta taoisten tenplurik garrantzitsuenak daude bertan. Txinatarren filosofiaren gaineko kontuak azalduko ditu.


Irakurketa saioa (uztailaren 15ean, 19:00).

Hitzak orbainetan poema liburua aurkeztuko du Karmele Igartuak, eta lagun arteko irakurketa saioa egingo dute. Euskaltzaindiak eta BBK-k antolatutako Felipe Arrese Beitia saria jaso zuen Igartuak abenduan, Hitzak orbainetan poema bildumagatik.

Umeendako ikuskizunak (zapatuetan, 17:00) –5 euro ordainduta–

- Uztailak 5, Bazen behin zirkoa antzezlana aurkeztuko du Zirika Zirkus taldeak. Antzerkia eta zirkoa bateratuko dituzte, eta umeen partehartzea eskatuko dute.

- Uztailak 12, Kidam magoak magia eta umorea elkartuko ditu. Musikarekin egindako magia jokoak eta hitz jokoak ditu ardatz mago horrek.

- Uztailak 19, Hipo eta Tomax pailazoak etorriko dira. Sukaldari bihurtutako pailazoak Argiñano sukaldari famatuaren telebistako platoan elkartuko dira, eta aspaldi zeukaten ametsa burutuko dute: sukaldari famatuak izan eta umeei Cola-Cao pastela nola egiten den erakutsi. Ezustekoz betetako ikuskizun dibertigarria eskainiko diete 4 urtetik gorako umeei.


Antzerkia helduendako (uztailaren 11n, 22:00) –10 euro–

Ezker Eskuma antzezlana eskainiko du Glu-Glu taldeak. Loli Astoreka eta Iñake Irastorza aktoreek antzeztuko dute Aizpea Goenaga eta Ane Gabarainek egindako lana. 


Ikastaroak gazteendako (Arkupeko dantza aretoan)
- Batuka ikastaroa, uztailaren 8an, 15ean eta 22an (19:00-21:00).

- Malabare ikastaroa, uztailaren 16an, 17an eta 21ean (18:00-20:00).

Bi ikastaroak 13 urtetik gorakoendako dira, eta hasi aurreko egunetan eman behar da izena, Arkupeko harreran.


Zinema Iturrigorri frontoian (domeketan, 21:30)
- Uztailaren 6an, Indiana Jones y el reino de la calavera de cristal

- Uztailaren 13an, La boda de mi novia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak