Ikuskizunak heldu eta umeendako, zinema eta hainbat eratako ikastaroak uztailean

Mirari Altube Arrese 2009ko eka. 26a, 15:16
Arkupeko uztaileko egitaraua dagoeneko banatu du Kultura Sailak. Zinema itzuliko da Zaraia aretora eta beste hainbat ikuskizun ere bai. Gainera, hainbat eratako ikastaroak egingo dituzte.

Eguaztenean hasi eta uztailaren 15era bitartean pintura ikastaroan ibilitako ikasleenak izango dira; eta 16tik hilabetea bukatu bitartean zeramika lanen erakusketa.

Ikuskizunak eta antzerkiak

Umeek hiru ikuskizun izango dituzte uztailean: datorren eguenean, hilak 2, Pello Añorgak ipuinak kontatuko dizkie liburutegian (17:30); uztailaren 16an Hipo eta Tomax pailazoek Herri kirola eskainiko die Zaraia aretoan (17:30); eta uztailaren 23an, Rosa Mari Martinezek Elefante bitxi bat ipuin kontaketa ekarriko die liburutegira (17:30). Ekitaldi guztiak debalde dira.

Helduek ere izango dituzte bi ikuskizun, umore ukitua duten antzezlanak biak: uztailaren 12an, domeka, (19:30), Glu glu taldeak Kanpaiak jo bitartean eskainiko du (8 euro); eta 19an, Tutik ere producciones taldeak A-tuti-ple (5 euro).

Zinema lau astetan

Zinema itzuliko da uztailean eta aurten Herriko Plazan bota beharrean filmak, Zaraia aretoan botako dituzte. Uztailaren 8an hasiko dira emanaldiak eta eguazten (21:30), egubakoitz (21:30) eta astelehenetan (16:00) botako dituzte. Hona filmak:

- Uztailaren 8, 10 eta 13an:  Angeles y demonios.

- Uztailaren 15, 17 eta 20an:  Noche en el museo 2.

- Uztailaren 22, 24 eta 27an: Fuga de cerebros.

- Uztailaren 29 eta 31n eta abuztuaren 3an: Sukalde kontuak.

Sarrera 2 euro izango da.

Ikastaroak

Lau ikastaro guztiz ezberdinak antolatu dituzte uztailerako. Aste bakoitzean ikastaro bat egingo dute, eta astelehen, eguazten eta egubakoitz goizetan izango dira eskolak (11:00-13:00). Debalde dira guztiak baina izena aurrez eman behar da Arkupen (943 08 10 01). Hona:

- Uztailaren 6, 8 eta 10ean Munduko hainbat dantza zelan dantzatu irakatsiko du Patxi Monterok.

- Uztailaren 13, 15 eta 17an, Yogaren gaineko ikastaroa egingo du Cristian Irurtzunek.

- Uztailaren 20, 22 eta 24an, sendabelarren gaineko kontuak irakatsiko ditu Daniel Perezek.

- Uztailaren 27, 29 eta 30ean artea izango du berbagai Txemi Valdecantos adituak: ¿Arte o qué?

Horiez gain pintura ikastaroak ere eskainiko dituzte. Arkupera deitu behar dute argibide gehiago edo izena ematea gura dutenek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak