Ikus-entzunezkoak eta ikastaroa Aste Berdean

Mirari Altube Arrese 2009ko eka. 12a, 12:03
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna izan zen ekainaren 5ean eta egun hori kontuan hartuta Aste Berdea antolatzea erabaki du Ingurumen Sailak. Herritarren sentsibilizazioa eta hausnarketa bultzatzea du helburu asteak eta hiru ekitaldi egingo dituzte: ikus-entzunezko bi eta ikastaroa gutxiago kutsatuz autoa gidatzen ikasteko.

Martitzenean, hilak 16, Urkuluko hegaztien gaineko berbaldia eskainiko du Foru Aldundiko Mendi eta Natur Ingurunearen teknikaria den Mikel Olanok. Urkulu urtegian bizi diren eta etortzen diren hegaztien bilakaeraren berri emango du eta azken 20 urteotan izan diren aldaketak aipatuko ditu Olanok, beste kontu batzuen artean. Arkupeko Zaraia aretoan izango da berbaldia (19:30).


Eguaztenean (19:30), hilak 17, ostera, Ekologistak Martxan taldeko kide den Martin Mantxo etorriko da. Hirietan automobilek duten eragina aztertzen duen Lineas discontinuas ikus-entzunezkoa eskainiko du lehenengo eta ondoren autoek sortzen duten kutsaduraren gaineko hausnarketa egingo du elkartutakoekin.

Ikastaroa martitzenean

Martitzenean ikastaroa ere egingo dute. Gidatzerakoan gutxiago kutsatzen eta gehiago aurrezten erakutsiko dute; baita dirutan zenbat aurrezten den esan ere. Lau orduko ikastaroa da eta saio teorikoa eta praktikoa daude. Debalde da eta automobilak antolatzaileek ekarriko dituzte. 


Interesatuek aurrez eman behar dute izena Arkupera deituta (943 08 10 01), eta gaur, hilak 12, da horretarako azken eguna. Ikastaroa, ostera, martitzenean izango da eta bi saio jarri dituzte aukeratzeko –txandaka lan egiten dutenak kontuan hartuta–: 09:00-13:00 edo 16:00-20:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak