Ikus-entzunezkoa, erakusketa eta antzerkia asteon Arkupen

Mirian Biteri 2009ko urr. 6a, 12:26
Aretxabaletako Kultura Sailak urrirako gertatu duen egitarauaren harira, eguenean, hilak 8, Sahararen gaineko ikus-entzunezkoa ikusi ahalko dute, 19:30ean, Zaraia aretora joaten direnek. Horretarako sarrera librea izango da.

Zapatu gauean, berriz, helduendako antzerkia egongo da. Hain zuzen ere, Txalo konpainiaren Ni Hektor naiz antzezlana ikusteko aukera egongo da. Betiko moduan, 22:00etan emango diote hasiera ikuskizunari Zaraia aretoan eta prezioa zortzi euro izango da.

Bestalde, domeka arratsaldean ere umeak batuko dira toki berean. Izan ere, 17:00etan, Trikuharri taldeak Galtzagorriei to, Inaxito! haur ikuskizuna eskainiko du han.
Mitologia oinarri duen ikuskizuna da eta Inaxito, Margarita, agurea eta galtzagorriak dira protagonista. Hain zuzen ere, pertsonaia mitologikoak ezagutuko dituzte haurrek: basajauna, Anbotoko andrea, lamiak eta galtzagorriak, besteak beste. Trikuharri taldeko antzezle diren Ibai Esoain, Xabier Sukia eta Gorka Tolosaren eskutik, bereziki 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua dago emanaldi hori. Eta sarrerak hiru euro kostatzen dira.

Erakusketa

Horretaz aparte, eta ohikoa den moduan, erakusketa ere badago Arkupe kultura etxean. Hilaren 31ra arte, Pertsonaien erakusketa: Madarikatuak eta apartekoak izenekoa egongo da hantxe ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak