Ikur faxista bat kendu dute Bedarretako San Migueleko fatxada batetik

Txomin Madina Milikua 2008ko eka. 6a, 12:01
1960an eraiki zituzten Aretxabaletan Bedarretako San Miguel auzuneko etxeak eta orduz geroztik, faxismoaren garaiko harrizko xafla bat egon da auzuneko etxe baten fatxadan.

3 metro luze zituen xafla horrek eta bertan, Falangearekin eta frankismo garaiko sindikatuarekin lotutako ikurrak eta mezua agertzen ziren.

Aspalditik zegoen Udalean ikurra ezabatzeko asmoa, baina gauza bat edo bestea zela medio atzeratzen joan dira. Iñaxio Garro alkateak esan du duela gutxi onartu zuten Memoria Historikoaren Legea izan duela eragina erabakia hartzerakoan.

Garrok adierazi digunez, berak dakiela inor ez da hurbildu Udalera xafla horrengatik kexu, baina esan du era beren, kokalekuagatik eta xafla bera nolakoa den ikusita, akaso askok jakin ere ez zutela egingo hori ikur faxista bat zenik. Dena den, faxismoak Euskal Herrian eta hemendik kanpo eragindako samina ikusita, beharrezkoa ikusi dute dauden arrastoak ezabatzea.

Ustez behintzat, ikur gehiago ez

Behin Bedarretako San Migueleko ikurra kenduta, Udalean uste dute ez dela Aretxabaletan behintzat ikur faxista gehiago geratzen. Dena den, Garrok esan digu inork beste ikurren baten berri izanez geroa, Udalean jakitera emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak