Ikasturteari agur esateko hainbat emanaldi egin dituzte Leizarra musika eskolako ikasleek, baina gaurkoa kontzertu nagusia izango da.
Ikasle txikienek kantuan egingo dute eta gero hainbat instrumenturekin osatutako talde emanaldiak izango dira. Lehen pausoak ematen dabilen bandak ere hainbat kantu eskainiko ditu. Eta eskolako ikasle nagusienek Hartzaren ehiza dantza aurkeztuko dute lehenengoz jende aurrean.