Ikastaroa, elkarretaratzea eta antzerkia martxoaren 8a dela eta

Mirari Altube Arrese 2010ko mar. 4a, 13:01
Udaleko Berdintasun eta Kultura sailek hainbat ekitaldi antolatu dituzte Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko. Zapatuan, hilak 6, hasiko den autodefentsa ikastarorako oraindik eman daiteke izena.

Umeek –6 urtetik gorakoak– ipuin kontaketa izango dute bihar (11:30). Kontu Kantoi taldeak Baziren behin… neska abenturazaleak eta mutil abeslariak eskainiko die Udal liburutegian, debalde. 


Helduek, ostera, astelehenean (19:30) izango dute antzerkia: Rosas Rojas. La Papa taldeak etxeko biolentziaren eta tratu txarren gaineko antzezlanarekin hausnarketara bultzatuko ditu ikusleak. Arkupen izango da, debalde.


Martxo guztian zine klubean emango dituzten filmeek –eguena, 19:30– emakumea izango dute gai. Hona: gaur, Caramel, hilaren 11n, Leonera; hilaren 18an, En tierra de hombres; eta hilaren 25ean, La teta asustada.

Autodefentsa ikastaroa

Berdintasun Sailak bi ekitaldi berezi antolatu ditu: autodefentsa ikastaroa eta elkarretaratzea. Defentsa pertsonala landuko duten ikastaroa 14 urtetik gorako emakumeendako da eta martxoko zapatuetan izango dira eskolak (11:00-13:00), Arkupen –debalde–. Aurrez izena ematea komeni da Berdintasun Sailera mezua bidalita –berdintasuna@aretxabaleta.net– edo Gizarte Zerbitzuetara deituta –943 71 18 62–.Erasoen aurrean zelan erantzun jakiteko teknikak ikasiko dituzte ikasleek.


Bestalde, elkarretaratzea egingo dute astelehenean (18:00), Herriko plazan. Lehenengoz egingo da gurean eta emakume taldearekin batera antolatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak