Ikastaro asko Loramendi EEk antolatuta udaberrira bitartean

Mirari Altube Arrese 2008ko urt. 11a, 14:30
Loramendi euskara elkarteak udaberrira bitartean antolatu dituen ekitaldien egitaraua kaleratu du. Ikastaroak dira nagusi.

Euskarazko webgune interesgarriak ezagutzeko ikastaroa egingo dute hilaren 15, 16, 22 eta 23an. KZguneko arduradun Aitor Madrid izango dute irakasle eta eskolak Markole auzoko KZgunean egingo dituzte. Debalde da izen-ematea eta epea astelehenean, hilak 14, itxiko dute.


Urtarrilaren 24an, ostera, Aratusteetan zela makilatu erakutsiko dute Gemes edertze aretoko kideek, 18:00etatik 20:00etara. Eta hilaren 28an, Kolonbiako sukaldaritza ezagutzeko aukera izango da, Muru Alde elkartean. Bukatzeko, hilaren 31n, Gorputzaren musikak izeneko tailerra egingo dute musikoterapian aditu batekin eta psikologo batekin. Izena Loramendin eman behar da astelehenean hasi eta 24ra bitartean, eta bazkideek 5 euro eta gainerakoek 8 euro ordaindu beharko dute.
Otsailean, ostera, fimo ikastaroa, ardo dastatzea eta reflexoterapia egingo dituzte.

Ikus-entzunezkoak
Bestalde, hurrengo egubakoitzean, hilak 18, helduendako ipuin kontaketa eskainiko du Antton Irustak Gurea tabernan, 19:00etan.
Otsailaren 15ean, Kanika zuri-beltzak antzezlana egingo du Goaz taldeak, eta otsailaren 21ean Apaizac obeto ikus-entzunezkoa eskainiko du Jon Maiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak