Igor Arenatzak eta Gaizka Herizek zuzenduko dute preferenteko taldea

Mireia Bikuña 2007ko uzt. 7a, 15:23
UDAKo jokalari ohiek beteko dute Felix Reciok utzitako tokia. Halaber, hiru jokalari berri izango ditu gorengo mailako futbol taldeak: Jon Ander Elgarresta eta Iban Astola, Aloñako jokalari ohiak, eta, Argider Arana, Mondrako jokalaria

Aretxabaleta kirol elkarteak denboraldia bukatutzat eman zuen egubakoitzean egindako batzar orokorrarekin. Aretxabaletako udaletxe zaharrean egindako bileran, denboraldiko errepasoa egin zen, kirol eta ekonomia ikuspegitik.

kirol arloko balorazioa

Futbol taldeek, orokorrean, denboraldi ona egin dutela esan zen; bada, kadete mailako taldeak, Euskal Ligara lortutako igoera azpimarratu zuten.
Karate saileko lagunek, Gipuzkoako txapelketan parte hartu dute; halaber, Aretxabaleta, Herri Arteko pilota txapelketan lehiatu da aspaldiko partez.
Areto futboleko taldeek ere, urte ona egin dute. Hala, igoera lortzeko Aretxabaletan jokatu zen azken fasean parte hartu zuten. Bada, ez zuten igoerarik lortu.
Ziklismo sailak azkenik, hiru lasterketa antolatzen ditu denboraldiko: udaberriko saria eta Andre Mari eta San Migel jaietako probak.

ekonomia arloa

Diru kontuei dagokionean, UDAk, 641,93 euroko irabaziak izan ditu.2006/2007 denboraldian, 119 mila euroko gastua izan dute. Denboraldi berriari begira, 134 mila euroko gastuak espero dituzte UDAko arduradunek.
Irailean hasiko den denboraldiari begira, bazkide kuotak ez igotzea erabaki zuen Aretxabaletako elkarteak. Hala, bazkide babesleek, 75 euro ordainduko dute, bazkideek, 55 euro, kolaboratzaileek, 40, erretiratuek eta juniorrek, 25 euro, eta, infantilek, 15 euro.

batzordeko kideak

Udaletxe zaharrean egindako bileran bestalde, Aretxabaleta kirol elkarteko batzorderako kideak aukeratu ziren. Jokin Antxia presidenteareki, Ion Arriola, Juan Mª Enekotegi, Galo Sanchez, Angel Mª Etxabe, Angel Zubillaga, Jabier Etxebarria, eta Agurtzane Elkorok osatzen dute UDAko batzordea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak