Iesbaak herriko krosa egingo du hilaren 24an

Mirian Biteri 2008ko otsailaren 8a

Iesbaa elkartea herriko krosa prestatzen ari da otsailaren 24rako. Saharako herriak bizi duen gatazkaren gainean sentsibilizatzeko ekimena da.

Dagoeneko zehaztuta daude egun horretarako ibilbideak. Partaideen adinaren arabera antolatu dira horiek. Helduendako ibilbideak lau kilometro ditu. Gazteendako eta urrendako prestatutakoak samurragoak dira. Ibilbidean zehar edaria eta janaria izango dute korrikalariek. Musika sahararrak kaleak girotuko ditu.

Dortsal bakoitzak hiru euro balioko du. Aurretik erosi ahal izango dira, ondorengo tokietan: Aretxabaletan, Bero kafetegian eta La Caixan; Eskoriatzan, Azkoaga Enea hotelean; Arrasaten, La Caixan; eta Bergaran, Giartzu gimnasioan.

Hala ere, herri krosa egiten den egun berean ere eskuratu ahal izango dira dortsalak. Izena emateko jarriko den mahaira joan behar dute interesa dutenek, 11:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak