Ibilgailuen zerga legeak utzi beste igoko dute eta ura %5,16

Mirari Altube Arrese 2009ko urr. 6a, 15:31
Atzo, hilak 5, egindako ezohiko osoko bilkuran onartu zituen udalbatzak 2010eko ordenantza fiskalak. Ez zen samurra izan, baina, gobernuak aurkeztutako proposamenarekin ez zirelako ados azaldu gainerako alderdiak: EA, PSE-EE eta Ezker Batua-Berdeak –EAJko zinegotzirik ez zen izan–.

2010erako onartutako ordenantzen arabera ibilgailuen zerga igoko dute, legeak uzten duen guztia –ibilgailu txikienek igarriko dute gehien–. Zaborrak ez du igoerarik izango eta ura %5,16 igoko du ur kontsortzioak. Hondasun higiezinen gaineko zerga %5 igoko dute etxebizitzei dagokienean; %3,2 nekazal lurrei dagokionean; eta industri lurrek ez dute izango igoerarik (balore katastrala bakarrik, %1).

Ezker Batua-Berdeak esan zuen diru sarrera berriak bilatu behar direla, telefono mugikorren enpresei zerga ezarri, esaterako. Gainera, esan zuen jarduera ekonomikoaren gaineko zerga igo beharko litzaiekela enpresa handiei, hau da, urtean 2.000.000 eurotik gora fakturatzen dutenei. Aralarrek onartu egin zituen proposamenok eta %3 igotzea jarduera ekonomikoaren gaineko zerga erabaki zuten.

Eusko Alkartasunako kideek ordenantzen aurka bozkatu zuten gastuak zelan murriztu gestionatzeko ezer ez duelako egin Udal gobernuak eta datorren urteko aurrekontuak gertatzen ere ez delako hasi. Alderdi sozialistako zinegotziak, ostera, abstenitu egin ziren gaia ez zegoelako behar bezala landuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak