Ibilbide berriari ekingo dio Loramendi Elkarteak

Mirari Altube Arrese 2010ko mai. 6a, 17:20

Bihar, hilak 7, aurkeztuko du Loramendi Elkarteak aurrez aurre duen ibilbidea. 'Itxi atia zabalik' leloarekin erronka, asmo eta proiektu berriak aurkeztuko ditu herriko hainbat sortzaile lagun dituela.

Proiektu berriekin dator Loramendi Elkartea, baina aurreko ibilbideari ateak itxi barik eta helburua eta lan eremua argi dituela: euskara.

Horren guztiaren berri emateko aurkezpen jaialdia egingo du bihar (19:00) eta herriko sortzaileak izango ditu lagun: Karmele Igartua poesia idazlea, Aitor Ziardegi eta Oier Saraua musikariak lagun dituela; Lide Pagaldai eta Lur Gurrutxaga trikitilariak; Aretxabaleta abesbatza; eta Iurgi Etxebarria aktorearen ekitaldia. Gainera, bi lagun afaltzera joateko zozketa egingo dute eta bukatzeko mokadutxoa eskainiko dute.

Loramendi elkarteko presidente Iker Urkiak halaxe eman digu jaialdiaren berri: "Gure ilusioa konpartitzeko jaia antolatu gura izan dugu. Erronkak, proiektuak eta asmoak aurkeztuko ditugu, baina gehiago izango da horiek garatzera eroango gaituzten eta bide horretan lagun izango ditugun sentimenduak eta indarrak bateratzeko jaia".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak