Tubos izeneko esparrura, Bedarretako San Migel auzora joatekotan, Ikus-entzunezko komunikazio ikasketak eraikin zaharrean kokatuko litzateke, "Bergara Jaure Resusta y CIA" enpresa zegoen lekuan.
Arrazoi nagusia Ikus-entzunezko komunikazioa Aretxabaletara eramateko da HUHEZI asko hazi dela azken urteotan, eta dagoeneko nekez sartzen direlako denak Eskoriatzan. Hori horrela, Aretxabaletako kontua sortu zen, eta bai karrerako arduradunek eta baita fakultatekoek zein unibertsitatekoek ere ikusi zuten abagune egokia zela Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasketak sendotzeko, instalazio berriek aukera gehiago eta hobeak eskainiko dituelako.
Aretxabaletan azpiegitura hobeak egongo lirateke, eta espazioa ere gehiago. Gainera, HUHEZIren barruan bada ere, campus berriak aukera eskainiko lioke IKOri bere nortasun propioa garatzeko. Era berean, horri esker Mondragon Unibertsitatea gehiago errotuko da bailaran.