Hirugarren mailako UDA hasi da lanean

Xabier Urtzelai 2009ko uztailaren 14a

UDA futbol taldeak atzo aurkeztu zuen hirugarren mailan lehiatuko den taldea. Oraingoz zortzi jokalari fitxatu dituzte, eta atzo aurkezpena egitearekin batera lehenengo lan saioa egin zuten. Jokalariendako amaitu da oporraldia, abuztuaren 30ean hasiko dute-eta liga.

Taldeak hasiera batean bederatzi jokalari aurkeztu behar zituen, baina zehazteke dago Arenas de Getxoko Borja del Rio Ibarrara etorriko den, azken orduan beste eskaintza batzuk jaso dituelako. Hala, Jonan Bazquez (Lakua), Eden Gorosabel (Laudio), Andoni Amutxastegi (Mondra), Kerman Azkarraga (Elgoibar), Yasine Guti (Ordizia), Aitor Perez (Eibar), Aitor Irastortza (Ordizia) eta Unai Biana (Murgia) dira klubak egin dituen fitxaketak, oraingoz. Baina, Ordiziatik etorriko diren bi jokalariak ez ziren aurkezpenean izan, klubaren baimenarekin.

Taldea utzi dutenak
Bestalde, Aretxabaletako taldea utzi dute Asier Undak (Gernikak fitxatu du), Mikel Artetxek, Enrique Tenak (Mondrara joan da utzita), Iban Lopezek eta Igor Arriagak (Eibarrera joan dira entrenatzaile lanetara), eta Iban Espinosak (Durangok fitxatu du).

Elgarresta, prestatzailea
Atezain lanetan ibili den Jonan Elgarrestak eskularruak zintzilikatu ditu, baina taldean jarraituko du 3. mailako taldearen prestatzaile fisikoa izango delako. Taldea zuzenduko dutenen artean ere ez da aldaketarik izango, Gordobilek eta Arenazak jarraituko duelako lan horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak