Ardiak eta bildotsak
"Ardiak bakarrik ez ditugu galdu, baita jaiotzeko zeuden bildotsak ere. Oso golpe latza izan da", adierazi digu artzainak.
Horrelako eraso bat jasaten duten lehenengo aldia izan dela azaldu du; hala, erasoaren aurrean ze neurri hartu aztertzen dabiltzala gaineratu du.
Txakur jabeei deia
Baserritarrak aukera aprobetxatu gura izan du dei bat luzatzeko txakur jabeei. "Animaliekin kontuz ibili behar da. Egunero ikusten ditugu Urkulu inguruan kaletarrak txakurrak paseatzen. Askotan txakurrak aske ibiltzen dira, eta jabeek ez diete kasurik ere egiten. Txakurra dutenak kontziente izan behar dira, eta kasu gehiago egin animaliei", esan du.