Hiru lagun hartu ditu lanerako Udalak, Enplegu Planaren barruan

Mirari Altube Arrese 2010ko ira. 6a, 14:12
Hiru lagun kontratatu ditu Udalak egunotan Enplegu Planean aurreikusitakoari jarraituz. Liburutegirako laguntzailea, artxiborako teknikaria eta herriko bide eta bidexken inbentario lanak egiteko teknikaria dira kontratatutakoak.

Aukeraketa prozesua Lanbide bitartez egin dute eta azken elkarrizketak Udalaren esku geratu dira. Hautatuak herrian erroldatutakoak dira eta langabezia prestaziorik jasotzen ez dutenak: Ane Amozarrain, artxiborako teknikaria; Nerea Altuna, liburutegiko laguntzailea; eta Zigor Barkero, bideen inbentario lanen teknikaria. Astean hasiko dira lanean eta sei hilabeterako izango da.

Gainera, azaroan aldi baterako beste lau peoi kontratatzeko asmoa dauka Udalak. Aurretik, ekainean, sei hartu zituen.

Langabeen lan poltsa

Bestalde, EAJk proposatuta eta iazko abenduan onartutako Enplegu Planari jarraituz, herriko langabeen lan poltsa jarri du abian. Interesa dutenek www.aretxabaleta.com Udal webgunean, Enplegua eta Garapena atalean, izango dute izena emateko aukera.
Lan poltsa honetan langabezian dauden herritarrek eman dezakete izena bi baldintza betez gero: Aretxabaletan erroldatuta egotea eta langabea izatea. Horretarako, izena emateko inprimakia bete beharra dago eta curriculumarekin batera honako helbidera bidali: larrea@aretxabaleta.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak