Urteak dira gurean txurro saltzailerik izan ez dela eta ikusmin handia sortu du postuak. Hala bada, Arrasaten egon izan den txurro saltzailea pozik dago "oso harrera ona" egin diotelako aretxabaletarrek.
Bizilagunak haserre
Txurroak eskura daudelako pozik herritar batzuk, baina inguruko etxeetako bizilagunak haserre dabiltza: "Kea eta zartagin usaina jasan behar ditugu eta kalean dauden butano bonbona horiek arriskutsuak izan daitezke", diote. Udalari eman diote haserrearen berri.