Hiru aretxabaletar Gipuzkoako trialsin txapeldunak

Mirari Altube Arrese 2008ko mar. 27a, 11:53
Bukatu da Gipuzkoako Trialsin Txapelketa, eta hiru aretxabaletar daude txapeldunen artean: Markel Uriarte, junior mailan; Aitor Murua, haurren artean; eta Unai Zuntzunegi, kimuetan.

Horiez gain Itziar Murua hirugarrena izan da benjaminetan, eta Mikel Murua, hamargarrena. Bost proba jokatu dituzte urtarrila eta martxoa artean, eta txapelketa dotorea egin dute guztiek ere. Laugarren proba hain zuzen, Aretxabaletan jokatu zuten eta etxekoak izan ziren nagusi.

Parisen egunotan ospatzen dabiltzan Koxx Days ekitaldian daude orain Aitor Murua eta Zuntzunegi. Bizikletaren inguruan antolatutako ekitaldia da hori, eta trialsin erakustaldia egiteko aukera izango dute.


Bestalde, Espainiako Biketrial Txapelketa hasiko dute Muruak eta Zuntzunegik apirilaren 6an. Teruelen da lehenengo proba. Iaz ere hartu zuten parte, eta ez ziren batere gaizki ibili.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak