Hirigintza Saila dagoen galeria berritu egingo dute

Maider Arregi 2007ko martxoaren 9a

Udaletxea kokatuta dagoen Arratabe jauregian berritze lantxo batzuk egin gura ditu Udalak. Batez ere mantentze lanak izango dira. 235 mila euro zehaztu zituzten udal aurrekontuan lanok egiteko.



Mantentze lanak

Aurtengo udal aurrekontuan 235 mila euroko partida sartu dute udaletxean berritze lanak egiteko. Hormak margotu, zorua berritu eta berogailuaren mantentze lanak egingo dituzte. Horiez gain, lehenengo solairuan iparraldera begira dagoen galeria berritu egingo dute. Hirigintza Saileko bulegoa dago galeria horretan, eta egoera eskasean dago.


XVIII. mendean eraiki zuten Arratabe jauregia, eta 1986an udaletxea ezarri zuten hantxe. Behealdea eta bi solairu dituen eraikinak gela dotoreak ditu, baina mantentze lana eskatzen dute. Gainera, iristeko erraztasun arazoak ditu: sarrerako atean maila handia dago eta ez dauka igogailurik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak