Hirigintza eta Ongizate sailak liburutegi zaharrera aldatu dituzte

Mirian Biteri 2009ko urtarrilaren 12a

Hirigintza eta Ongizate sailak tokiz aldatu dira: udaletxetik lehen liburutegia zegoen eraikinera eraman dituzte. Eguaztenean egin zuten leku aldaketa eta dagoeneko normaltasunez dihardute lanean.

Guztira, zortzi langile daude han: hiruna gizarte laguntzaile eta hirigintza teknikari, zerbitzu eta lanetako arduraduna eta hirigintza administraria. 

Herritarrek igarriko duten aldaketa bakarra da fisikoki tokiz aldatu direla. Telefono bera mantendu dute, udaletxekoa.

Langileak mugituko dira

Bulego berriak, gainera, aurrekoak baino erosoagoak dira herritarrendako, langileak direlako bere tokitik mugitu eta eurengana doazenak. Horretarako bilera gela bat egokitu dute beheko pisuan.

Gela horretaz gain, beheko solairuan harrera, Ongizateko bi bulego eta komunak daude. Lehenengo solairuan, berriz, Hirigintzako lau bulego eta gizarte laguntzailearena daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak