Hirietako doinu, kolore eta erritmoak, kalean sortutakoak

Iker Barandiaran 2009ko uztailaren 12a

Zapatuan lehenengo Hip-hop eguna egin zuten Aretxabaletan, Udalak antolatuta. Scratch, break eta grafiti tailerrez gain, erakustaldi eta ikuskizunak izan ziren egun osoan Kurtzeberri eskolako patioan.

Udalaren helburua zen gazteendako erakargarria izango den ekimen berritzailea egitea; eta hala, ibarrean orain arte antolatu den mota horretako lehenengo jaia egin zuten.

Ikastaroek, harrera ona

Hip-hoparen alorrean aritzen diren mota askotako adituek esku hartu zuten jaian; batetik, irakasle moduan; eta bestetik, ikuskizuna egiten.

Grafiti erraldoia

Horiez gain, goiz-eguerdian, Aretxabaletako Mikel Escobales patioko hormetako baten grafiti erraldoi bat egiten hasi zen; hori da Udalak antolatutako grafiti lehiaketan irabazle izanaren saria. Astelehenean bukatu beharko du lana.

Eta iluntzean Aretxabaletako, Barakaldoko eta Hernaniko musikariek kontzertuak egin zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak