Mongek adierazi zuen Debagoienean errepresio horren seinaleak frankistak sartu ziren lehenengo egunetik eman zirela. "Frankistek fusilatutako 120 pertsona zenbatu ditugu, zibilak. Horien artean sei emakume eta lau abade", azaldu zuen Mongek.
Azaldu zuen justizia egiteko lehen pausoa gertatutakoa ikertzea izango zela; errudunak epaitu, kaltearen ordaina emateko, eta berriro horrelakorik ez gertatzeko.
Aretxabaletarrak
Erakusketan agertzen diren aretxabaletarrak dira: Isidoro Gartzia-Etxabe Etxeberria, Agustin Aranburu Zabaleta, Felix Alberdi Cerio, Victoriano Akizu Izurrategi, Sabino Etxabe Gurutzeta, Dionisio Uribesalgo Otadui, Juan Bengoa Agiriano, Raimundo Galdos Azkarretazabal, Saturnino Sauquillo Etxeberria eta Jesus Peña Etxeberria.
Salatu dute, horien hileta aktetan irakurri daitekeela: "Liberazioaren gerra ekintzetan parte hartzearren, gerrako arma zauriek hilda".