Hilaren 29an udazkeneko azken odol ateratze saioa egingo dute

Mirari Altube Arrese 2010ko urr. 25a, 13:17
Udazkeneko odol ateratze saioak egiten dabiltza asteotan Arabako odol bankuko kideak eta azken saioa egubakoitzean, hilak 29, egingo dute. Osasun etxean izango dira erizainak (16:15-20:00) odol emaileen zain.

Dagoeneko bi odol ateratze saio egin dituzte urrian gurean, eta guztira 100 lagun izan dira odola emateko gertu agertutakoak; hala ere batzuei ez emateko gomendatu diete eta 96k eman dute. Odol emaileen elkarteko ordezkari den Ramon Eraña pozik azaldu da kopuru horrekin: "Azken hiru urteotan eman barik egon direnak berriro hasi dira etortzen eta oso garrantzitsua da hori". 

Udaberrian egindako saioetan 137 lagunek eman zuen odola. Orduan pozik azaldu ziren aretxabaletarrek emandako erantzunarekin, baina oraingoan hori gainditu egingo dutelakoan daude. Bide batez, gazteak animatu gura dituzte odol emaile izatera.

Odol emaileen loteria

Bestalde, odol emaileen elkarteak loteria atera du urtero legez, hiru euroren truke; hona zenbakia: 18.753. Loteria hori erosi gura dutenak Ramon Erañarekin egon daitezela –telefono zenbakia: 943 71 25 26–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak