Hilaren 26 eta 26an jokatuko da Gabonetako Emakumezkoen IV. Futbol txapelketa

Miren Arregi Amasorrain 2009ko abe. 6a, 11:57
Dagoeneko laugarren edizioa du Arizmendi Ikastolak antolatzen duen Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketak. Abenduaren 26an eta 27an jokatuko dira aurten partiduak, Almen Ikastolako futbol zelaian, eta Aretxabaletako Ibarran.

Hilaren 26an infantil eta kadete mailako nesken txanda izango da. Goizeko bederatzietan hasita honako taldeek jokatuko dituzte infantil mailako norgehiagokak: Arizmendi A eta B taldeek, Beasainek, Urkik, Bergarak, Aloña Mendik eta Lazkaok. Kadete mailan, berriz, Arizmendi A eta B, Beasain, Eibar, Bergara, Aloña Mendi, Casco Viejo eta Lazkaoko taldeak arituko dira. 

Lau talderen artekoa indartsu
Horiek abenduaren 26ari dagozkionak. Hilaren 27an, berriz, lau talderen arteko txapelketa jokatuko da: kuadrangularra, alegia. Lehia horretan izango dira txapelketako talde indartsuenak; hala nola, Reala, Eibar, Lagunak eta nola ez, Debagoieneko selekzioa. Goizeko 09:30etik 14:00ra bitartean jokatuko da txapelketa, Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. Antolatzaileen esanetan Reala eta Lagunak taldeak dira aurtengo gabonetako txapelketako talde faboritoak.

Kirola sustatuz, bultzatuz
2006an antolatu zuen lehenengoz Arizmendik emakumezkoen futbol txapelketa eta aurten, esan bezala, laugarrena du edizioak. Emakumezkoen artean kirola sustatzea eta bereziki futbola sustatzea zen hasierako asmoa, eta horrek jarraitzen du izaten gaur egun ere antolatzaileen helburu nagusia.
Futbolariek eta ikusleek giro ederraz gozatu dezaten eta egun horietan gurean egingo duen hotzari aurre egiteko, hilaren 26an Almeneko futbol zelaian gaztainak erreko dituzte bertan bilduko diren guztiek gozatu dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak