jo zituzten, herritarren gozamenerako.
Ondoren etorri ziren Igor San Juan eta taldekideak. San Juanek Bergara eta Arrasate aldetik fitxaketa onak egin ditu eta erritmo alaiko abestiak abesti intimoagoekin tartekatu zituzten. Abestiren baten, berriz, zer pentsatua ematen duen galderak bota zituen San Juanek, daukagun guztia izanda ere zoriontsuak ote garen, esaterako. Emanaldiak aurrera egin ahala, Or2taneko Txusen laguntza izan zuten abesti batean, eta azkenekoan Txurda eta Sarasua igo ziren koroak egitera. Esan dugu, agurra egiteko ordua iritsita jendeak ez zuela eserlekuetatik jaikitzeko inongo asmorik.