Herritar ugari eskaintza onenaren bila

Txomin Madina Milikua 2010ko ira. 12a, 23:05
'Ixadebalde' azokaren lehenengo edizioak piztu zuen interesa aretxabaletarren artean.

Arropa eta zapata dendak, liburu zein janari dendak, belar-denda, taberna eta baita UDA eta Loramendi elkarteen postuak ere. Hamalau izan ziren domekan 'Ixadebalde' azokan euren produktuak kalera atera zituzten denda eta elkarteak, eta Mitarte kalean jarritako postuetan ibili zen jendetza ikusita, esan daiteke lehen edizioak harrera ona izan zuela. 

Alberto Asensio Aretxarteko presidenteak azaldu zuenez, ekimenaren asmoa zen herriko merkataritza sustatzea eta horretarako  dendetako produktuak kalera ateratze otu zitzaien. ''Arriskatzea pentsatu genuen, eta badirudi momentuz ondo irten zaigula'', esan zigun.

Prezio murriztuak

Arropak 10 edo 15 euroren truke, zapatak gehienez 20 eurotan... Prezioen murrizketa handiek lortu zuten jendea erakartzea. Txikienendako gainera, Udalak lagunduta bi puzgarri jarri zituzten azoka egin zen kalean. 

Asensioren esanetan, aretxabaletarrek badute ohitura erosketak kanpoan egiteko, eta horregatik saiatzen dira elkartetik zapatuko azoka bezalako ekimenak antolatzen. Azoka berezi honek jarraipenik izango duen ala ez galdetuta, Aretxarteko presidenteak esan zuen oraindik ez dutela baloraziorik egin, baina izandako arrakasta ikusita, posible izango dela aurrerago bigarren edizio bat egotea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak