Herritar talde batek elkarretaratzea egin du, Kepa Urraren egoera salatzeko

Goiatz Arana Begiristain 2009ko eka. 22a, 23:06

40 bat lagun elkartu dira Pagaldaixena aurrean, Kepa Urra preso aretxabaletarrak azken asteetan jasandako gertakariak salatu eta elkartasuna adierazteko.

Mobilizazioa egindakoek salatu dute, ekainaren 10ean, Puerto I espetxeko kartzelariek Urra jipoitu eta isolatu egin zutela. Bizi zuen egoera jasangaitza zela eta hori salatzeko gose greba hasi zuela gaineratu dute. Euren esanetan, familiakoek handik lau egunetara eta beste preso baten bitartez jakin zuten aretxabaletarra Puerto I espetxetik atera zutela, eta gerora jakin zuten nora eraman zuten. Almeriako espetxean dago orain –Euskal Herritik 900 kilometro baino gehiagora–.

Puerto I espetxean jarraitzen duten gainontzeko euskal presoek eutsi egiten diote gose grebari, bertan dituzten bizi baldintzak jasangaitzak direla salatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak