"Herriaren nahia delako" hauteskundeetan egongo direla diote AAS taldeko kideek

Mirari Altube Arrese 2007ko mai. 4a, 11:43
Aretxabaletako Abertzale Sozialista hautes-elkarteak 492 sinadura batu zituen herrian joan zen apirilean. Horregatik zoriondu egin gura dituzte aretxabaletarrak, eta diote herritarrek hauteskundeetan egon daitezen gura dutela.

Bost egunetan batu zituzten 492 sinadurok, opor tartean gainera, eta babes zabala jaso dutela ikusita, aretxabaletarrek ezker abertzalea udaletxean gura dutela diote AAS taldeko kideek. Galdera bota dute: lau urte apartheid egoeran egon ostean, berriz ere ausartuko dira herriaren nahia zapuztera? "Ezker abertzaleari berriro ere hauteskundeetan egotea ukatuz gero, prozesu demokratiko bati ezezko borobila ematen ari dira", erantzuten dute.


Ezker abertzalea bere eskuetan dagoen guztia egiten dabilela prozesuak aurrera egin dezan diote, eta "hor kokatzen dugu marko demokratiko baterantz bidea egiteko egin dugun proposamena". Eta azaldu dute PNV eta PSOE, ostera, prozesuari ateak itxi eta euren negozioei begira daudela. Hala ere, hauteskundeetan egongo direlakoan daude, "herriaren nahia horixe delako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak