Herriaren gaineko galdeketa egiten dabiltza telefonoz

Mirari Altube Arrese 2009ko abe. 10a, 14:27
Telefono bidezko galdeketa egiten dabiltza atzo hasita Gizaker enpresako kideak. 580 herritarri deituko diete etxera Aretxabaletaren gaineko 35 galdera egiteko. 15 bat minutu iraungo duen galdeketan 0 eta 10 puntuen artean baloratu beharko dituzte herriko hainbat gune.

Kudeatuz egitasmo barruan dago galdeketa hori. Foru Aldundiak eta Udalak sinatutako lankidetza hitzarmenari esker jarri dute abian egitasmoa oraintsu. Herritarren parte-hartzea bultzatzea eta herri politikaren gaineko iritzia jasotzea du helburu, erakundeek egiten duten lana hobetzeko asmoarekin. Horretarako bi atal dituen gogobetetasun azterketa egingo dute, bi galdeketa eginda herritarrei: lehenengoa orain hilabete inguru banatu zuten etxez etxe norberak betetzeko eta orain, telefono bidezkoa egiten hasiko dira. Galdeketak egiten dabiltzan Gizaker enpresako kideen esanetan "telefono bidezkoa esanguratsuagoa" da.

Behin galdeketa eginda txostena osatuko dute erantzunekin eta Udal arduradunei aurkeztuko diete. Bi txostenak –etxez etxeko galdeketarena eta telefono bidezkoarena– Udal gobernuak eskuetan dituenean emaitzen berri emango die herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak