Herri Arteko Pilota txapelketako hiru partiduak galdu ditu Aretxabaletak

Mireia Bikuña 2009ko api. 19a, 18:19
Kadete, gazte eta nagusien mailetako hiru partiduak galdu dituze gaur goizean Azkoitiaren aurka Iturrigorri pilotalekuan. Gainera tanto gutxi egin dituzte eta kanporaketa gainditzeko aukera guztiak galdu dituzte. Itzulerako partiduak hurrengo aste bukaeran jokatuko dituzte.

Kadete mailako bikote Unai eta Beñat Urrutia anaiek 22-2 galdu zuten. Ez zuten partidua irabazteko aukerarik izan. "Kadete mailako aurrelaria, adinez infantil mailakoa da oraindik, eta esperientzia falta zaio. Gainera, atzelariak ez du dakien moduan jokatu", esan digu Jose Ramon Urrutiak.
Gazte mailako bi bikoteak parekatuago ibili ziren. Aretxabaletako Jon Etxeberriak eta Oier Mondragonek 11 tanto egin zituzten. "Maila eman dute baina tanto asko motz geratu zaizkie", dio Urrutiak.
Hirugarren lehia, nagusien mailakoa, oso parekatua izan zen. Sergio Uriarte eta Aitor Altzola aretxabaletarrek ondo jokatu zuten hamaikagarren tantora arte. 11na berdindu zuten partidua, baina handik aurrera azkoitiarrak izan ziren nagusi. Aretxabaletarrek tanto bakarra egin zuten, eta azkoitiarrek aprobetxatu zuten,  ziztu bizian, 22 tantora heltzeko.

Hautagai nagusi barik

Herri Arteko Pilota txapelketa irabazteko hautagaiei buruz galdetu diogu Jose Ramon Urrutiari: "Ez nuke herri bakar bat aipatuko. Kanporaketak nola geratzen diren ikusi beharko dugu hautagaia zehazteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak